XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...): emakumeek emakume izateagatik uler dezaketen bidezidor bakarretik.
Emetasunaren eskubidea eta aukeraketa da Amaia Lasak bere paradisuetan ereini duen mezua.
Emakume eta gizon asko hezitzeko balio handiko hazia.
Tere Irastortza Tere Irastortzak bost liburu argitara ditu, bostak poema-liburuak.Hasierako
Nahiz eta liburu guztietarik erreferentziak hartu, azkeneko liburuan egingo dut geldialdirik handiena:
Beste liburuetan ere balegoke zer aipaturik, gizonezko horiek maitasunaren, gabezien eta gauaren gaiekin oheratzen direnean.
Esan behar da, gainera, Tereren poemagintzaren osagarri ahanzgaitzak direla gai hauek.
Tere Irastortzaren poesian azaltzen diren gizonezkoez mintzatzera ausartzeko, poema erromantiko eta oparoak idatzi beharko genituzke; halere, ezer gutxi esango genuke, ezaguna bait da Tere Irastortzaren poesia barru-barrutik ateratzen den horietakoa dela, barne-barnetik irteten zaizkion ele birjinak, arrats-koloreko mutil eta gizonak.
Arrats-koloreko gizon edo mutil horiek aztarna nahastezinak laga dituzte Tereren poemagintzan.
Gorputz osoz ikusi ezin izanik ere, gorputz-puskak bista ditzakegu, edo idazkeragatik antzeman diezaiekegu (antzeman diodanean, zeragatik da;